Eduki nagusira joan

Justizia Administrazioa Euskadin

Justizia Administrazioa Euskadin - Administración de Justicia en Euskadi
Hemen zaude: Albisteak

Albisteak

e-Justizia, SIMO azokako protagonista nagusietako bat

2013(e)ko abuztuaren 12a

 e-Justizia, SIMO azokako protagonista nagusietako bat

Bigarrenez izango da “Justiziarentzako Teknologia” SIMO NETWORK 2013 azokako gonbidatu.SIMO  informatika eta telekomunikazio arloko nazioarteko  azoka da.

Pabilioia Justizia Ministerioak koordinatuko du. Azoka, urriaren  15etik 17ra egingo da Madrilen.  Bertan, JSIren (Justiziako Sistema Integratua) ildo nagusiak aurkeztuko dira.  JSI prozedura judizialak kudeatzeko Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden moduluak bateratzeko sistema da.   Egun Justizia Ministerioa eta Justizia arloan eskumenak transferituta dituzten hainbat erkidego sistema zehazteko lanetan dihardute.

Bestalde, SIMO Network azokako e-justizia pabilioian Espediente Judizial Elektronikoari buruzko atala ere egongo da. Azken hau Justizia Ministerioak Audientzia Nazionalari espediente administratiboak helarazteko landu duen proiektua da.

Idatzi zure iruzkina


Ez da argitaratuko
 
*