1. Antolamendu Judiziala: Laguntza Judizialeko, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoetan lan egiteko beharrezko ikastaroa, Justizian aldez aurreko esperientziarik ez badago.
Izena emateko datak: 2026/09/08 – 2026/09/22 (09:00etan)
2. Zibil arloko Jurisdikzioa: Jurisdikzio zibilean Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoetan lan egiteko beharrezko ikastaroa, jurisdikzio horretan aldez aurreko esperientziarik ez badago.
Izena emateko datak: 2026/09/29 – 2026/10/13 (09:00etan)
3. Zigor arloko Jurisdikzioa: Zigor-arloko jurisdikzioan Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Prozesu eta Administrazio Kudeaketako kidegoetan lan egiteko beharrezko ikastaroa, jurisdikzio horretan aldez aurreko esperientziarik ez badago.
Izena emateko datak: 2026/10/30 – 2026/11/12 (09:00etan)
Ikastaroa Justizia Administrazioko Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako kidegoetako lan-poltsetan dauden pertsonei zuzenduta dago, aurretik lan-esperientziarik izan gabe.
Era berean, aipatutako lan-poltsetako kideek ere egin ahal izango dute ikastaroa, baldin eta 2022/01/01 baino lehen amaitu badituzte ikastaroak.
Kontsultatu dokumentazio guztia hemen.





