Botere Judizialaren Lege Organikoak 527. artikuluko 1. apartatuan xedatzen duenari jarraikiz, hutsik dauden lanpostuak, horiek betetzeko martxan dauden sistemak ebatzi arte edo, ebatzi direnean, bete diren arte (hautagai egokirik ez dagoelako), horretarako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek bete ahal izango dituzte, zerbitzu-eginkizuna tarteko. Zerbitzu-eginkizuna borondatezkoa edo nahitaezkoa izan ahalko da.
1451/2005 Errege Dekretuak 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioena da Ebazpen honen aplikazio-eremua.
Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuak, 12. artikuluan, Justizia Administrazioaren Zuzendaritzari esleitzen dio Justizia Administrazioaren zerbitzupeko langileen arloko hainbat eginkizun betetzea, hainbat eremutako langile-politikaren zuzendaritza barne.
Jarraian aurkeztutako dokumentuetan, deialdiari buruzko informazio guztia dago eskuragarri:






