Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Argitaratu da zerbitzu-eginkizunetarako, behin-behineko atxikipenerako eta goiko ordezkapenerako behin-behineko ebazpena.

Argitalpen-data: 

Irudi apaingarria

Irudi apaingarria

Justiziaren Administrazioko zuzendariak I. Eranskinean jasotako lanpostuen behin-behineko hornidura deitu du, zerbitzu-eginkizunen, behin-behineko atxikipenaren eta ordezkapen bertikalaren bidez.

Eskatu ahal izango dute Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako, Laguntza Judizialeko eta Auzitegiko Medikuen kidegoko karrerako funtzionarioek.

Eskaerak aurkezteko epea 3 egun baliodun da, argitaratu eta hurrengo egunetik. 2022ko ekainaren 7ko Aginduaren 6.4 artikuluko urtea zenbatzeko erreferentzia-data 2026ko urtarrilaren 29a da, Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako langileentzat.

Behin-behineko eta behin betiko esleipenak Justiziako langileen atarian eta Justiziako web-orrian argitaratuko dira. Behin-behinekoen kasuan, 3 egun baliodun ematen dira alegazioak aurkezteko.

Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/12050 (leiho berri batean irekitzen da)