Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Argitaratu da Justizia Administrazioko zuzendariaren ebazpena, zeinaren bidez deialdia egiten baita lanpostuak zerbitzu-eginkizunen, behin-behineko atxikipenaren eta ordezkapen bertikalaren bidez aldi baterako betetzeko

Argitalpen-data: 

Irudi apaingarria

Botere Judizialaren Lege Organikoaren 527. artikuluaren arabera, lanpostu hutsak zerbitzu-eginkizunen eta ordezkapenen bidez beteko dira aldi baterako, eta 514. artikuluak, berriz, lanpostu huts bati atxikita zerbitzu aktibora behin-behinean itzultzea aurreikusten du.
Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak, Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duenak, 69., 73. eta 74. artikuluetan arautzen du zerbitzu aktibora itzultzeari, zerbitzu-eginkizunei eta ordezkapenei buruzko gaia.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 7ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedura arautzen du.
Deialdi honen xedea da I. eranskinean adierazitako lanpostuak zerbitzu-eginkizunen, behin-behineko atxikipenaren eta ordezkapen bertikalaren bidez aldi baterako betetzea.
Zerbitzu-eginkizuna, behin-behineko atxikipena eta ordezkapen bertikala eskatu ahal izango dituzte Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako, Laguntza Judizialeko eta Auzitegiko Medikuen kidegoetako Justizia Administrazioaren zerbitzuko karrerako funtzionarioek.
Lanpostuak aldi baterako betetzeko prozedura Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko ekainaren 7ko Aginduan xedatutakoaren arabera gauzatuko da.


Eskabideak:

Dokumentazioa