Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Medikuen Kidegoaren aldi baterako beharrak betetzeko lan-poltsaren irekiera

Argitalpen-data: 

Irudi apaingarria

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 11ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren zerbitzura aldi baterako dauden langileen beharrak estaltzeko hautagaien zerrendak kudeatzeko araudia onartzen du.

Auzitegiko Medikuen Kidegoko lan-poltsaren kasuan, eskuragarri dagoen hautagai kopurua ez da nahikoa izan lanpostuak betetzeko beharrei erantzuteko, eta, ondorioz, une jakin batzuetan ezin izan dira lanpostu batzuk bete.

Hori dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoan Auzitegiko Medikuen Kidegoko zenbait lanpostu betetzeko beharra dagoenez eta, era berean, etorkizuneko beharrei erantzuteko, Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Kidego horretako lanpostuak betetzeko lan-poltsa irekitzea ebatzi du.

Eskabidea egiteko esteka: Eskaera eta informazioa

Ebazpena (PDF, 142.71 KB)