Abuztua hurbil dagoenez, eta hilabete honetan urteko oporraldia hartuko ez duten langileek bulegoetan jarraituko dutenez, beharrezkoa da iraileko lehen egunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezartzea, epealdi horretan sortutako jakinarazpenak burutu eta jarduerari modu ordenatuan eta pixkanaka berrekiteko aukera emateko. Horrela, ez zaie kalte larririk egingo administrazio honekin harremana duten profesionalei, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak masiboki jasotzeak kolapsatu egin baititzake, eta jarduera behar bezala egitea eragotzi.
BJLOren 183. artikuluak ezartzen duenez, "abuztuko egun guztiak baliogabeak izango dira, bai eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egun guztiak ere, biak barne, jakinarazpen judizial guztietarako, prozedura-legeak premiazkotzat jotzen dituztenak izan ezik". Profesionalei egindako jakinarazpen elektronikoei dagokienez, PZLren 162,2 artikuluak honako hau ezartzen du “Ez zaie komunikazio-egintzarik egingo bide elektronikoz profesionalei abuztuko egunetan, salbu eta kasuan kasuko jarduketetarako egun horiek baliodunak badira”; bestalde, azaroaren 27ko 1065/2015 Edren 16.4 artikuluak honako hau xedatzen du “Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoen hartzaileek haien gaineko kudeaketa eta tratamendu egokia lor dezaten, komunikazio eta jakinarazpen horien metaketa masiboa gertatzen denean, bai egun baliogabe batzuen ondoren bai salbuespenezko inguruabarrak gertatzeagatik bidali behar direnean, sistemak berak eragotziko du egunean ehuneko berrogeitalioga hamarrean baino gehiagoan gainditzea komunikazio-egintzen irteera arruntaren bolumena eta, hori tekinikoki ezinezkoa bada, bidalketaren arduradunek horretarako beharrezko neurriak hartuko dituzte, gehitutako soberakina mailaka igorpenetan banatuz, ondoz ondoko bost egunetan, baliogabeko aldiaren edo salbuespenezko egoera amaitu ondoren”.
Avantiusen kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, webzerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta irailaren hasierako egunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea abuztuan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta legeria prozesalaren arabera abuztuan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.
XEDEA
Zirkular honen xedea da bulego judizialetarako mailakatzea abuztuan sortutako jakinarazpenen bidalketa telematikoa irailaren lehen 6 egun baliodunetan (irailaren 1, 2, 3, 4, 7 eta 8a), eta argitzea zer jarraibide bete behar diren jakinarazpenak egiteko, zeinak lege prozesalaren arabera nahitaez abuztuan egin behar baitira.
HARTZAILEAK
Zirkular hau Idazkari Judizialen (gaur egun Justizia Administrazioaren Letraduak) Goi-mailako Kidego Juridikoaren Erregelamenduaren 16 g) eta h) artikuluetan xedatutakoaren babesean eman da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden Justizia Administrazioaren letraduak ditu hartzaile.
EDUKIA
-BJLOren 184, eta PZLko 162.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da komunikazo-egintzarik egin abuztuan, salbu eta auzi kriminalen instrukziorako egin behar diren komunikazio-egintzak, zeinetan urteko egun guztiak baliodunak diren, presako jarduketetatik eta legeria prozesalean berariaz jasotako prozeduretatik eratorritakoak, gaikuntzarik behar izan gabe izapidetu baitaitezke (Administrazioarekiko Auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 128. artikulua, Lan-jurisdikzioa arautzen duen legearen 43. artikulua...).
Avantiusen kudeaketa prozesaleko sistemak jakinarazpenen egutegiko daten arabera konfiguratu du jakinarazpen-sistema arrunta, eta egutegi horrek egun baliogabeak baztertzen ditu abuztua barne. Abuztua baliogabea denez, uztailaren 30ean Bizkai eta Gipuzkoan eta uztailaren 31n Araban egindako jakinarazpenen bidalketak irailaren lehen egun baliodunean iritsiko zaizkie artzaileei, hau da, irailaren 1ean.
1.- Prozedura-legeriaren arabera abuztuan egikaritu behar diren jakinarazpenak
Abuztuan zehar bi jakinarazpen mota egongo dira:
- Erabili ohi diren berehalako jakinarazpenak, aurrez zehaztutako txantiloiak erabiltzeari lotuta daudenak eta bidaltzen diren egunean bertan jasotzen direnak Garrantzitsua da gogoratzea berehalako jakinarazpen horiek abuztuan, epe baliodunean bezala, Justizia Administrazioaren letraduek bakarrik egin ditzaketela. Abuztuan zehar, horretarako konfiguratutako txantiloiak berehala eta presaz hautatuta bidali beharko dira, haien jakinarazpen-data abuztuan izan dadin lan-egutegiarekin bat.
- "Presako jakinarazpenak", abuztuko ondoko egunean jasotzen direnak (astelehenetik ostiralera bitartean, jaiegunetan izan ezik). Presako jakinarazpen horiek baimendutako rolak bakarrik egin ditzake, hau da, Justizia Administrazioaren letraduak, modu esklusiboan, zigor-arloan izan ezik, non bulegoko kide guztiek egin baititzakete; beraz, jurisdikzio horretan, Justizia Administrazioaren letraduek beharrezko irizpide eta jarraibideak eman beharko dituzte bulegoek legeria prozesalean aurreikusitako jakinarazpenak soilik egin ditzaten. Presako jakinarazpenen sistema agiri sinatuekin baino ezin da egin, eta jarraian azalduko den bezala, abuztuaren 1etik organo bakoitzarentzako mailaketan zehaztutako egunera arte egongo da jardunean
2.-Jakinarazpenak irailaren lehen egunetan
Abuztuan sortutako jakinarazpenak, eta ondoren zirkular honetan organo bakoitzarentzat adierazitako iraileko egunera arte, automatikoki bidaliko dira egun horretan sistemaren bidez. Irailaren 2an hasiko da mailakatzea, eta profesionalek irailaren batean hartuko dituzte uztailaren azken egun baliodunean bidaliko diren jakinarazpenak, beraz, jasoaraziko da organo judizial bakoitzarentzat ezarritako data "bidalketa-data" dela.
Ezarriko den jakinarazpen-txandak mailaketan adierazitako dataren aurreko egunera arte digitalki sinatuta dauden ebazpen guztiei eragingo die. Egun horretatik aurrera, jakinarazpenak normaltasunez egingo dira.
ARABA
ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
IRAILAREN 2a
- Zigor-arloko Atala
- Arlo Zibileko Atala
GAZTEIZKO AUZIALDI AUZITEGIA
IRAILAREN 2a
- Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza Judiziala
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Ataleko Plaza Judiziala
- Familia, Gaitasun eta Haurtzaro Ataleko 1 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko Ataleko 1 zk.ko Plaza Judiziala
- Zigor-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza Judiziala
IRAILAREN 3a
- Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza Judiziala
- Zigor-arloko Ataleko 2 eta 3 zk.ko Plaza Judiziala
- Familia, Haurtzaro eta Gaitasun Ataleko 2 zk.ko Plaza Judiziala
- Lan-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko Ataleko 2 zk.ko Plaza Judiziala
- Adingabeen Ataleko Plaza Judiziala
IRAILAREN 4a
- Arlo Zibileko Ataleko 3 zk.ko Plaza Judiziala
- Lan-arloko Ataleko 2 zk.ko Plaza Judiziala
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zk.ko Plaza Judiziala
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko Ataleko 5 zk.ko Plaza Judiziala
- Zigor-arloko BEZE (abuztuaren 1etik 15era emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
- BEZE zibila, lan arloa, adm.auz arloa (abuztuaren 1etik 15era emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 7a
- Instrukzioko Ataleko 3 zk.ko Plaza Judiziala
- Instrukzioko Ataleko 4 zk.ko Plaza Judiziala
- Lan-arloko Ataleko 3 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko Ataleko 6 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE (abuztuaren 16tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
- BEZE zibila, lan arloa, adm.auz arloa (abuztuaren 16tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 8a
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zk.ko Plaza Judiziala
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zk.ko Plaza Judiziala
- Lan-arloko Ataleko 4 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko Ataleko 7 zk.ko Plaza Judiziala
- Arlo Zibileko Ataleko 9 zk.ko Plaza Judiziala
AMURRIOKO AUZIALDI AUZITEGIA
IRAILAREN 2a
- 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- 2 zk.ko Plaza
BIZKAIA
AUZITEGI NAGUSIA
IRAILAREN 2a
- Administrazioarekiko Auzien Sala
IRAILAREN 3a
- Lan-arloko Sala
IRAILAREN 4a
- Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Sala
BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
IRAILAREN 2a
- 6. Atala
IRAILAREN 3a
- 1. eta 2. Atala
IRAILAREN 4a
- 3. eta 4. Atala
IRAILAREN 7a
- 5. Atala
BILBOKO AUZIALDI AUZITEGIA
IRAILAREN 1a
- Adingabeen Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Indarkeriaren Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Instrukzioko Ataleko 9 eta 10 zk.ko Plazak
- Arlo Zibileko Ataleko 1 eta 7 zk.ko Plazak
- Familia eta Gaitasun Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Merkataritza-arloko Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 5 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 11 eta 12 zk.ko Plazak
IRAILAREN 2a
- Zigor-arloko Ataleko 6 zk.ko Plaza
- Adingabeen Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Indarkeriaren Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Instrukzioko Ataleko 7 eta 8 zk.ko Plazak
- Arlo Zibileko Ataleko 15 zk.ko Plaza (abuztuaren 1etik 10era emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
- Familia eta Gaitasun Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Merkataritza-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 8, 9 eta 10 zk.ko Plazak
- Espetxe-zaintzako Ataleko Plaza
IRAILAREN 3a
- Zigor-arloko Ataleko 5 zk.ko Plaza
- Instrukzioko Ataleko 5 eta 6 zk.ko Plazak
- Arlo Zibileko Ataleko 2, 3 eta 4 zk.ko Plaza
- Familia eta Gaitasun Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Merkataritza-arloko Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 6 eta 7 zk.ko Plaza
- Arlo zibileko atala, 15zk.ko plaza (abuztuaren 11tik 20ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 4a
- Zigor-arloko Ataleko 3 eta 4 zk.ko Plazak
- Instrukzioko Ataleko 3 eta 4 zk.ko Plazak
- Arlo Zibileko Ataleko 8, 9 eta 13 zk.ko Plazak
- Familia eta Gaitasun Ataleko 4 zk.ko Plaza
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 4 eta 5 zk.ko Plazak
- Arlo zibileko atala, 15zk.ko plaza (abuztuaren 21tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
- Zigor-arloko Ataleko 7 zk.ko Plaza (abuztuaren 1tik 10ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 7a
- Zigor-arloko Ataleko 1 eta 2 zk.ko Plazak
- Instrukzioko Ataleko 1 eta 2 zk.ko Plazak
- Arlo Zibileko Ataleko 10, 11, 11 bis, 12 eta 17 zk.ko Plazak
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 1, 2 eta 3 zk.ko Plazak
- Zigor-arloko Ataleko 7 zk.ko Plaza (abuztuaren 1tik 20ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 8a
- Zigor-arloko Ataleko 7 zk.ko Plaza (abuztuaren 21tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
BARAKALDOKO AUZIALDI AUZITEGIA
IRAILAREN 1a
- Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Familia eta Gaitasun Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Indarkeriaren Ataleko 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 2a
- Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Familia eta Gaitasun Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Arlo Zibileko BEZE (abuztuaren 1tik 10ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 3a
- Instrukzioko Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Arlo Zibileko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Zibil -arloko BEZE (abuztuaren 11tik 20ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 4a
- Instrukzioko Ataleko 4 zk.ko Plaza
- Arlo Zibileko Ataleko 2 eta 3 zk.ko Plaza
- Zibil -arloko BEZE (abuztuaren 21tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
- Zigor-arloko BEZE (abuztuaren 01tik 10ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 7a
- Arlo Zibileko Ataleko 4 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko BEZE (abuztuaren 11tik 20ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 8a
- Zigor-arloko BEZE (abuztuaren 21tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
GETXOKO AUZIALDI AUZITEGIA
IRAILAREN 1a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 2a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 3 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 4 zk.ko Plaza
IRAILAREN 7a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 5 zk.ko Plaza
IRAILAREN 8a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 6 zk.ko Plaza
DURANGOKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 1a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 2a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 3 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 4 zk.ko Plaza
GERNIKAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 1a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 2a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 3 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 4 zk.ko Plaza
BALMASEDAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 1a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 2a
- Arlo Zibileko eta Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
GIPUZKOA
DONOSTIAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Arlo Zibileko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Familia eta Gaitasun Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Instruzkioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Adingabeen Atala
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Atala
- Zigor-arloko BEZE (abuztuaren 1tik 15ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 3a
- Arlo Zibileko Ataleko 2 zk.ko Plana
- Familia eta Gaitasun Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Instrukzioko Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko Ataleko 4 zk.ko Plaza
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Atala
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 1. Atala
- Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE (abuztuaren 1tik 15ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 4a
- Arlo Zibileko Ataleko 4 eta 8 zk.ko Plazak
- Instrukzioko Ataleko 4 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko Ataleko 3 zk.ko Plaza
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. Atala
- Zigor-arloko BEZE (abuztuaren 16tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 7a
- Arlo Zibileko Ataleko 5 zk.ko Plaza
- Merkataritza-arloko Ataleko 1 eta 2 zk.ko Plazak
- Instrukzioko Ataleko 5 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 2 eta 4 zk.ko Plazak
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zk.ko Plaza
- Arlo Zibileko/Lan-arloko/Administrazioarekiko Auzien BEZE (abuztuaren 16tik 31ra emandako ebazpenei dagozkien jakinarazpenak)
IRAILAREN 8a
- Arlo Zibileko Ataleko 7 zk.ko Plaza
- Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
- Lan-arloko Ataleko 5 zk.ko Plaza
- Zigor-arloko Ataleko 2 eta 5 zk.ko Plazak
- Administrazioarekiko Auzien Ataleko 3 zk.ko Plaza
IRUNGO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- 3 zk.ko Plaza
IRAILAREN 7a
- 4 zk.ko Plaza
IRAILAREN 8a
- 5 zk.ko Plaza
TOLOSAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- 3 zk.ko Plaza
IRAILAREN 7a
- 4 zk.ko Plaza
BERGARAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- 3 zk.ko Plaza
IRAILAREN 7a
- 4 zk.ko Plaza
AZPEITIAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- 2 zk.ko Plaza
EIBARKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Auzialdiko eta Instrukzioko Ataleko 1 zk.ko Plaza
IRAILAREN 3a
- Auzialdiko eta Instrukzioko Ataleko 2 zk.ko Plaza
IRAILAREN 4a
- Lan-arloko Ataleko 1 zk.ko Plaza





