Abuztua gertu dagoenez, eta beren urteko oporraldia hilabete honetan ez duten langileak bulegoetan daudenez, beharrezkoa da iraileko lehen egunetan jarraitu beharreko jarraibideak ezartzea aldi horretan sortutako jakinarazpenak egiteko, jarduerari modu ordenatuan eta arian-arian berrekitea ahalbidetzeari begira. Horrela, administrazio honekin harremana duten profesional guztiei kalte larria eragitea saihestuko da, izan ere, era guztietako ebazpenen jakinarazpenak modu masiboan jasotzeak kolapsatu egin ditzake, eta jarduera behar bezala egitea eragotz diezaieke.
BJLOren 183. artikuluak ezartzen duenez, "abuztuko egun guztiak baliogabeak izango dira, bai eta abenduaren 24tik hurrengo urteko urtarrilaren 6ra bitarteko egun guztiak ere, biak barne, jakinarazpen judizial guztietarako, lege prozesalek premiazkotzat jotzen dituztenak izan ezik".
Profesionalei egindako jakinarazpen elektronikoei dagokienez, PZLren 162.2 artikuluak honako hau ezartzen du: "Abuztuan ez zaie profesionalei bide elektronikoz jakinarazteko egintzarik egingo, dagozkien jarduketetarako baliodunak ez badira behintzat"; bestalde, azaroaren 27ko 1065/2015 EDren 16.4 artikuluak honako hau xedatzen du: "Komunikazio eta jakinarazpen elektronikoen hartzaileek haien gaineko kudeaketa eta tratamendu egokia lor dezaten, komunikazio eta jakinarazpen horien metaketa masiboa gertatzen denean, bai egun baliogabe batzuen ondoren bai salbuespenezko inguruabarrak gertatzeagatik bidali behar direnean, sistemak berak eragotziko du egunean ehuneko berrogeita hamar baino gehiago gainditzea komunikazio-egintzen irteera arruntaren bolumena, eta, teknikoki ezinezkoa bada, bidalketaren arduradunek horretarako beharrezko neurriak hartuko dituzte, soberakin metatua hurrenez hurreneko bidalketetan apurka-apurka banatuz, egun baliogabeen ondorengo edo salbuespenezko egoera amaitu ondorengo ondoz ondoko bost egunetan zehar".
Avantius kudeaketa-sistemaren zehaztapen teknikoak direla eta, web-zerbitzuen bidez ematen denez, ez du jakinarazpen telematikoen bidalketa automatikoki kontrolatzeko aukerarik ematen, eta iraileko lehen hiru egun baliodunetan bidalketa masiboen ondoriozko arazoak saihesteko, beharrezkoa da bulego judizialentzat mailakatze bat ezartzea abuztuko egun baliogabeetan sortutako jakinarazpenak telematikoki bidaltzeko, eta legeria prozesalen arabera abuztuan egin beharreko jakinarazpenetarako jarraibideak ezartzea.
XEDEA
Zirkular honen xedea da bulego judizialetarako mailakatzea abuztuan sortutako jakinarazpenen bidalketa telematikoa irailaren lehen 7 egun baliodunetan (irailaren 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 9an), eta argitzea zer jarraibide bete behar diren jakinarazpenak egiteko, aurreko prozedura legediaren arabera nahitaez abuztuan egin behar baitira.
HARTZAILEAK
Zirkular hau idazkari judizialen (egun Justizia Administrazioaren letraduen) Goi-mailako Kidego Juridikoaren Erregelamenduko 16 g) eta h) artikuluetan xedatutakoaren babesean eman da, eta Euskal Autonomia Erkidegoan destinaturik dauden Justizia Administrazioaren letraduak ditu hartzaile.
EDUKIA
BJLOren 184, eta PZLko 162.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ezin izango da komunikazio-egintzarik egin abuztuan zehar, salbu eta auzi kriminalen instrukziorako egin behar diren komunikazio-egintzak, zeinetan urteko egun guztiak baliodunak diren, presako jarduketetatik eta prozedura legerian berariaz jasotako prozeduretatik eratorritakoak, gaikuntzarik behar izan gabe izapidetu baitaitezke (administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen legearen 128. artikulua, lan-arloko jurisdikzioa arautzen duen legearen 43. artikulua...).
Avantius Kudeaketa Prozesaleko sistemak jakinarazpen-sistema arrunta jakinarazpenen egutegiaren daten arabera dauka konfiguratuta, eta egutegi horrek egun baliogabeak baztertzen ditu, abuztua barne hartuta.
Abuztu osoa baliaogabea denez, Bizkaian eta Gipuzkoan uztailaren 30ean eta Araban uztailaren 31n egindako jakinarazpenen bidalketak iraileko lehen egun baliadunean iritsiko zaizkie hartzaileei, hau da, irailaren 1ean.
1.- Prozedura-legeriaren arabera abuztuan egikaritu behar diren jakinarazpenak
Abuztuan zehar bi jakinarazpen mota egongo dira:
- Erabili ohi diren berehalako jakinarazpenak, aurrez zehaztutako txantiloiak erabiltzeari lotuta daudenak eta bidaltzen diren egunean bertan jasotzen direnak
Garrantzitsua da gogoratzea berehalako jakinarazpen horiek abuztuan, epe baliodunean bezala, Justizia Administrazioaren letraduek bakarrik egin ditzaketela. Abuztuan, horretarako konfiguratutako txantiloiak berehala eta presaz hautatuta bidali beharko dira, jakinarazpen-data abuztuan izan dadin, lan-egutegiaren arabera.
- "Presako jakinarazpenak", abuztuko hurrengo egunean jasotzen direnak (astelehenetik ostiralera bitartean, jaiegunetan izan ezik). Presako jakinarazpen horiek baimendutako rolak bakarrik egin ditzake, hau da, Justizia Administrazioaren Letraduak, modu esklusiboan, zigor-arloan izan ezik, non bulegoko kide guztiek egin baititzakete; beraz, jurisdikzio horretan, Justizia Administrazioaren Letraduek beharrezko irizpide eta jarraibideak eman beharko dituzte bulegoek prozedura legeria aurreikusitako jakinarazpenak soilik egin ditzaten. Presako jakinarazpenen sistema agiri sinatuekin baino ezin da egin, eta abuztuaren 1etik organo bakoitzarentzako mailaketan jarraian zehatutako egunera arte egongo da jardunean.
2-Jakinarazpenak irailaren lehen egunetan
Abuztuan sortutako jakinarazpenak, eta ondoren zirkular honetan organo bakoitzarentzat adierazitako egunera arte, automatikoki bidaliko dira egun horretan sistemaren bidez. Irailaren 2an hasiko da mailakatzea, eta profesionalek irailaren batean hartuko dituzte uztailaren azken egun baliodunean bidaliko diren jakinarazpenak, beraz, jasoaraziko da organo judizial bakoitzarentzat ezarritako data "bidalketa-data" dela.
Ezarriko den jakinarazpen-txandak mailaketan adierazitako dataren aurreko egunera arte digitalki sinatuta dauden ebazpen guztiei eragingo die. Egun horretatik aurrera, jakinarazpenak normaltasunez egingo dira.
3-Jakinarazpenak mailakatzeko datak zehaztea
ARABA
GASTEIZEN EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK
IRAILAREN 2a
- Probintzia Auzitegia, Arlo Zibileko eta Zigor-arloko Atala
- Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 3a
- Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- BEZE zigor-arloko atala
IRAILAREN 4a
- Adingabeen Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko eta Zigor-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 8 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- BEZE Zibila/Lan-arloa/Adm.Auziak
IRAILAREN 8a
- Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 9 zk.ko Epaitegiko ZULUP
AMURRIOKO BARRUTI JUDIZIALAK
IRAILAREN 2a
- Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 3a
- Amurrioko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
BIZKAIA
BILBON EGOITZA DUTEN ORGANO JUDIZIALAK
IRAILAREN 2a
- Adingabeen 2 zk.ko Epaitegia
- Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 2 zk.ko Epaitegia
- Instrukzioko 9 zk.ko eta 10 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 1, 5 eta 7 Epaitegiak
- Merkataritza-arloko 3 zk.ko Epaitegia
- Administrazioarekiko Auzien 5 zk.ko Epaitegia
- Lan-arloko 11 eta 12 zk.ko Epaitegiak
IRAILAREN 3a
- ANko Administrazioarekiko Auzien Sala
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 6. Atala
- Zigor-arloko 6 zk.ko Epaitegia
- Adingabeen 1 zk.ko Epaitegia
- Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko 1 zk.ko Epaitegia
- Instrukzioko 7 eta 8 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 14 eta 15 zk.ko Epaitegiak
- Merkataritza-arloko 1 zk.ko Epaitegia
- Administrazioarekiko Auzien 4 zk.ko Epaitegia
- Lan-arloko 8, 9 eta 10 zk.ko Epaitegiak
- Espetxeratuen Zaintzako Epaitegia
IRAILAREN 4a
- ANko Lan-arloko Sala
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 1. eta 2. Atalak
- Zigor-arloko 5 zk.ko Epaitegia
- Instrukzioko 5 eta 6 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 2, 3, 4 eta 6 zk.ko Epaitegiak
- Merkataritza-arloko 2 zk.ko Epaitegia
- Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegia
- Lan-arloko 6 eta 7 zk.ko Epaitegiak
IRAILAREN 5a
- ANko Arlo Zibil eta Penaleko Sala
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 3. eta 4. Atalak
- Zigor-arloko 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
- Instrukzioko 3 eta 4 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 8, 9, 13 eta 16 zk.ko Epaitegiak
- Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegia
- Lan-arloko 4 eta 5 zk.ko Epaitegiak
IRAILAREN 8a
- Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 5. Atala
- Zigor-arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak
- Instrukzioko 1 eta 2 zk.ko Epaitegiak
- Lehen Auzialdiko 10, 11, 11bis, 12 eta 17 zk.ko Epaitegiak
- Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegia
- Lan-arloko 1, 2 eta 3 zk.ko Epaitegiak
IRAILAREN 9a
- Zigor-arloko 7 zk.ko Epaitegia
BARAKALDOKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP.
IRAILAREN 3a
- Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpen Zerbitzuko Arlo Zibileko Atala
IRAILAREN 4a
- Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lehen Auzialdiko 2 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
IRAILAREN 8a
- Lehen Auzialdiko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP.
IRAILAREN 9a
- Zigor Betearazpeneko Zerbitzu Erkidearen Zigor-arloko Atala
GETXOKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Getxoko Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 8a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 6 zk.ko Epaitegiko ZULUP
DURANGOKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
GERNIKAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
BALMASEDAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
GIPUZKOA
DONOSTIAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen auzialdiko 1 eta 3 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Adingabeen Epaitegiko ZULUP
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 2. Atala
- BEZE zigor-arloa
IRAILAREN 3a
- Lehen auzialdiko 2 eta 6 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- BEZE zibila/lan-arloa/administrazioarekiko auziak
- Zigor-arloko 4 zk.ko Epaitegia
- Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko ZULUP
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 1. Atala
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko 4 eta 8 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko 3. Atala
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Merkataritza arloko 1 eta 2 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 2 eta 4 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 8a
- Lehen Auzialdiko 7 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Lan-arloko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Zigor-arloko 2 eta 5 zk.ko Epaitegietako ZULUP
- Administrazioarekiko Auzien 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRUNGO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 8a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
TOLOSAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
BERGARAKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkidea
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 5a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zk.ko Epaitegiko ZULUP
AZPEITIKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
EIBARKO BARRUTI JUDIZIALA
IRAILAREN 2a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 3a
- Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zk.ko Epaitegiko ZULUP
IRAILAREN 4a
- Lan-arloko Epaitegiko ZULUP
- Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Orokorra





