Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ireki da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Errestauratiboaren Lege Aurreproiektuaren kontsulta publikoa

Argitalpen-data: 

Irekia

Joan den irailaren 15ean, Eusko Jaurlaritzak Justizia Errestauratiboaren Lege Aurreproiektua aurkeztu zuen. Lege-ekimen horren helburua kaltearen erreparazioan eta gatazka edo delitu baten eraginpean dauden pertsonen parte-hartze aktiboan oinarritutako justizia-eredua sendotzea da.

Irailaren 17tik urriaren 20ra bitartean, herritarrek aurretiazko kontsulta publikoan parte har dezakete, proposatutako testuaren aldeko edo kontrako iritziak, iradokizunak eta argudioak emateko aukera ematen duen tresna.

Kontsultatu informazio guztia Irekian (leiho berri batean irekitzen da). Bertan, arauak jorratu nahi dituen arazoak, onartzeko beharra eta proposamenaren helburu orokorrak zehazten dira.

Parte hartu hemen kontsulta publikoan. (leiho berri batean irekitzen da)