Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ebazpena, Justizia Administrazioko Zuzendariarena, kudeatzaile arduradunaren lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan edo ordezkapen bertikalean betetzeko deialdia behin-behinean ebazten duena

Argitalpen-data: 

Ebazpena, Justizia Administrazioko Zuzendariarena, kudeatzaile arduradunaren lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan edo ordezkapen bertikalean betetzeko deialdia behin-behinean ebazten duena

EBAZPENA, Justizia Administrazioko zuzendariarena, kudeatzaile arduradunaren lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan edo ordezkapen bertikalean betetzeko prozedura arautzen duena

Botere Judizialaren Lege Organikoak 527. artikuluko 1. apartatuan xedatzen duenari jarraikiz, hutsik dauden lanpostuak, horiek betetzeko martxan dauden sistemak ebatzi arte edo, ebatzi direnean, bete diren arte (hautagai egokirik ez dagoelako), horretarako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek bete ahal izango dituzte, zerbitzu-eginkizuna tarteko. Zerbitzu-eginkizuna borondatezkoa edo nahitaezkoa izan ahalko da. Era berean, 2. paragrafoak adierazten du, salbuespen gisa, ordezkapen bidez bete ahal izango direla hutsik dauden lanpostuak edo titularra kanpoan dagoenean. Ordezko izendatua izateko, lanpostuen zerrendan lanpostu hori betetzeko ezarritako baldintzak bete beharko dira.

Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak (Justiziako Administrazioaren zerbitzura lan egiten duen pertsonalaren Erregelamendua —laneratzeari, lanpostua betetzeari eta lanbidea sustatzeari buruzkoa— onartzen duenak) 70. artikuluan xedatutakoaren arabera, “Premiazko edo larrialdietako arrazoiak direla-eta bitarteko funtzionarioak izendatu ahalko diren arren, lanpostu bat hutsik geratzen denean zerbitzu-eginkizun bidez bete ahalko du lanpostu horretan aritzeko ezarritako baldintzak betetzen dituen funtzionario batek.”

1451/2005 Errege Dekretuak 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko funtzionarioena da Ebazpen honen aplikazio-eremua.

Aipatutako Erregelamenduaren 74. artikuluak ezartzen duenez, hutsik dauden lanpostuak, edo titularra kanpoan dutenak iraupen luzeko lizentziak edo baimenak hartu dituztelako, salbuespen gisa eta betiere Justizia Ministerioak eta eskumenak jaso dituzten autonomia-erkidegoetako dagokien organoek bitarteko funtzionarioekin bete behar direla uste ez badute, funtzionario titularrek bete ahal izango dituzte aldi baterako, ordezkapen bidez.

Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 12 artikuluak Justizia Administrazioko Zuzendaritzari esleitzen dizkio Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileen arloko hainbat eginkizun, hainbat esparrutako langileen politikaren zuzendaritza barne.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Helburua.

Deialdi honen xedea da I. eranskinean zerrendatzen diren kudeatzaile arduradunaren lanpostuak zerbitzu-eginkizunen edo ordezkapen bertikalen bidez betetzea.

Bigarrena.- Parte hartzeko baldintzak.

Euskal Autonomia Erkidegoko barruti judizialetako batean destinoa duten eta zerbitzu aktiboan dauden Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoko karrerako funtzionarioek parte hartu ahal izango dute.

Hirugarrena.- Merezimenduen balorazioa.

Deialdiko lanpostua baldintzak bete eta honako balorazio-irizpide hauen arabera puntuaziorik handiena lortzen duen hautagaiari esleituko zaio:

1. Lantokiko zerbitzuak. Lanpostua deitzen den lantokian Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan zerbitzuak ematen egoteagatik, 20 puntu emango dira.

2. Antzinatasuna. Prozesu eta Administrazio Kudeaketako Kidegoan Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoan, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1.a) artikuluan antzinatasuna baloratzeko ezarritako baremoaren arabera. Hala, kidegoko egiazko zerbitzuengatik bi puntu emango dira zerbitzuan egindako urte bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzioan zenbatuko dira, hilabeteen edo egunen arabera. Ondorio horietarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak direla aintzat hartuko da. Kontzeptu horren bitartez gehienez ere 60 puntu eskuratu ahal izango dira.

3. Euskararen ezagutza-maila (lanpostua betetzeko baldintza ez denean). Ekainaren 29ko 174/2010 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko hizkuntza-normalkuntzari buruzkoan, eta euskararen normalizaziorako planak garatzen dituzten gainontzeko xedapenetan ezarritakoaren arabera, hizkuntza-eskakizunik ezarrita ez duten lanpostuetan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • 2. HE egiaztatzea: 2: 6 puntu
  • 3. HE egiaztatzea: 3: 8 puntu
  • 4. HE egiaztatzea: 4: 12 puntu

4. Hobekuntza-ikastaroak egitea.

4.1. Kudeaketa hobetzeko berariazko prestakuntza. Organismo publikoek edo ospea duten erakundeek zuzendaritza-gaitasunekin, ekipoak eta tresnak zuzentzeko abileziarekin eta etengabeko hobekuntza eta kudeaketarako sistemekin lotuta deitzen edo homologatzen dituzten hobekuntzaikastaroak baloratu egingo dira, behar bezala alegatu eta egiaztatzen badira. Kontzeptu horretan 10 puntu emango dira gehienez.

4.2. Prestakuntza orokorra. Organismo publikoek edo ospea duten erakundeek deitu edo homologatzen dituzten eta behar bezala alegatu eta egiaztatzen diren gainerako hobekuntzaikastaroetan, baldin eta lanpostuaren berezko funtzioekin lotuta badaude eta hura betetzeko interesgarri izan badaitezke, gehienez ere 10 puntu eskuratuko dira.

Berariazko prestakuntzarako nahiz prestakuntza orokorrerako, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  • Ez dira hobekuntza-ikastarotzat hartuko balioesteko moduko titulu bat lortzeko egin beharreko ikasketa-programan sartutako ikastaroak.
  • Ikastaroaren ziurtagiriaren kopia konpultsatuaren bidez egiaztatuko dira, eta ziurtagiri horrek ikastaroaren amaiera-data eta ordu-kopurua adierazi behar ditu. Eskatzaileari informazio gehigarria eskatu ahal izango zaio.
  • Balorazioa honako baremo honetan adierazitako puntuazioaren arabera egingo da:

Ikastaroaren ordu-kopurua eta dagokion puntuazioa:

10 eta 19 ordu bitartean: 0,3 puntu

20 eta 29 ordu bitartean: 0,7 puntu

30 eta 49 ordu bitartean: 1,3 puntu

50 eta 99 ordu bitartean: 2 puntu

100 eta 199 ordu bitartean: 3,3 puntu

200 eta 499 ordu bitartean: 6,7 puntu

100 ordu edo gehiago: 10 puntu

5. Proiektua egitea. Ebazpen honekin batera aurkeztutako II. Eranskinean proiektuaren edukia (garatu beharreko atalak) eta balorazio-irizpideak (balioesteko moduko ezagutzak eta trebetasunak) zehazten dira. Eskabidearekin batera, nahitaez aurkeztu beharko da proiektua, eta proiektuan trebetasun jakin batzuk ebaluatu ahalko dira: egoera jakin bat diagnostikatu eta irtenbideak diseinatzeko trebetasuna, baliabideen plangintza egitekoa, eta ezarritako helburuak bete direla egiaztatzeko irizpide eta teknikak aplikatzekoa. Kontzeptu horretan gehienez ere 30 puntu emango dira.

Laugarrena.- Eskabideak aurkeztea.

1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Justizia Administrazioko Zuzendaritzara bidali behar dira, helbide elektroniko honen bidez: personal_jus_provision@euskadi.eus

2. Hautagaiek ebazpen honen III. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dute eskabidea, deialdia Justiziako Langileen Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik 10 egun balioduneko epean.

3. Eskabideak onartzeko epea amaitu aurretik soilik egin ahal izango zaio uko lehiaketan parte hartzeari.

4. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean balioetsiko dira merezimenduak.

Bosgarrena.- Esleipenak.

1. Esleipen-ordena, prozedura batean baino gehiagotan parte hartu badute, hurrenkera honetan egingo da:

  • Zerbitzu-eginkizunen eskatzaileak
  • Ordezkapen bertikalaren eskatzaileak

2. Lanpostuak emateko lehentasun-hurrenkera ebazpen honetako hirugarren oinarrian ezarritako baremoen arabera lortzen den guztizko puntuazioak emango du.

3. Guztizko puntuazioan berdinketarik izanez gero, mailaren irizpidea hartuko da kontuan ebazteko.

4. Justizia Administrazioaren Zuzendaritzak aztertuko du eskatzaileek parte hartzeko baldintzak betetzen ote dituzten. Halaber, bera arduratuko da merezimenduak baloratzeaz.

Seigarrena.- Prozedura behin-behinean ebaztea.

1. Deialdi hau behin-behinean ebatziko du. Onartutako langileen behin-behineko zerrenda (baremoko atal bakoitzean lortutako puntuazio eta guzti) eta baztertutako langileen zerrenda Justiziako Langileen Atarian argitaratuko dira.

2. Behin-behineko ebazpenaren aurka alegazioak aurkeztu ahal izango dira, atarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hamar eguneko epean.

3. Ezarritako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da ados dagoela eta onartzen dituela jasotako datuak, baremazioa eta behin-behinean esleitutako batzordea.

4. Nolanahi ere, behin-behinean esleitutako zerbitzu-eginkizunek ez dute eskubiderik ematen behin betiko ebazpenari dagokionez.

Zazpigarrena.- Behin betiko ebazpena eta lanpostuaz jabetzeko epea.

1. Alegazioak aztertu ondoren, deialdi hau behin betiko ebatziko du Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren Ebazpenak. Ebazpen hori Justiziako Langileen Atarian argitaratuko da.

2. Esleipenaren ebazpenean zehaztuko da lanpostuaz jabetzeko epea.

Zortzigarrena.- Errekurtsoak.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Justizia Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpen hau Justiziako Langileen Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri denetik hiru hilabeteko epean ebazpenik ez badago, ezetsitzat joko da, eta administrazioarekiko auzien bidea libre geratuko da.

Deialdia (PDF, 309.53 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

I Eranskina (PDF, 159.1 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

II Eranskina (PDF, 154.59 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

III Eranskina (PDF, 204.41 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Behin-behineko ebazpena (PDF, 244.51 KB) (leiho berri batean irekitzen da)