Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zigor arloko jurisdikzioari buruzko online ikastarorako izen emate epea zabalik da

Argitalpen-data: 

Zigor arloko jurisdikzioari buruzko online ikastarorako izen emate epea zabalik da

Justizia Administrazioko Zuzendariak Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, online modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, urtarrilaren 17ko goizeko 08:00ak arte izango da.
  4. Urtarrilaren 28an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu dieraziko zaie poltsa horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izando du lehentasuna.
  6. Ikastaroa urtarrilaren 28an hasiko da, 14:00etan, eta otsailaren 21ean amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, otsailaren 26tik (14:00etan) martxoaren 10era (goizeko 08:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.