Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko Online ikastarorako deialdia

Argitalpen-data: 

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.


Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:
    Zigor arloko Jurisdikzioa online izen ematea (leiho berri batean irekitzen da) modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.
  3.  Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, apirilaren 23ko goizeko 8:00ak arte izango da. Izena emateko epea itxita.
  4. Maiatzaren 6an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6.  Ikastaroa maiatzaren 6an hasiko da, 14:00etan, eta maiatzaren 20an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7.  Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, maiatzaren 22tik (14:00etan) 31ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.

Deialdia (PDF, 121 KB) (leiho berri batean irekitzen da)