Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, urtarrilaren 16ko goizeko 8:00ak arte izango da.
300 plaza eskaintzen dira.
Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da eta modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.