Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zibil arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
Baldintzak:
- Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zibil arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
- Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da: Jurisdikzio Zibila online izen-ematea modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, maiatzaren 9ko goizeko 08:00etara arte izango da.
- Maiatzaren 21ean, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
- 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
- Ikastaroa maiatzaren 21ean hasiko da, 14:00etan, eta ekainaren 3an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
- Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
- Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
- Ikastaroa amaituta, ekainaren 5etik (14:00etan) ekainaren 14ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.