Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zibil arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
Baldintzak:
1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zibil arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:
• Jurisdikzio Zibila online izen-ematea
modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.
3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, urriaren 21eko goizeko 08:00etara arte izango da.
4. Urriaren 31n, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
6. Ikastaroa urriaren 31n hasiko da, 14:00etan, eta azaroaren 18an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
9. Ikastaroa amaituta, azaroaren 20tik (14:00etan) azaroaren 29ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea.
Deialdia kontsulta dezakezu hemen .