Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zaratamok, Sondikak, Zamudiok eta Orozkok euren Bake Epaitegien digitalizatzeko lanak osatu dituzte

Argitalpen-data: 

Erregistro zibilak digitalizatzeko prozesuak aurrera jarraitzen du Euskadin. Horrela, 2023.urtearen amaieran modu mailakatuan hasi ziren lanak Zaratamon, Sondikan, Zamudion eta Orozkon amaitu dira. Bilbon, bestalde, liburuen bolumena dela eta, prozesuarekin jarraitzen dute.

Gainera, Larrabetzu, Urduña, Loiu eta Zeberio ere sartu dira prozesuan. Horrenbestez, apirilean Bilboko 14 barruti judizialen digitalizazioarekin amaitzea espero da, Gasteizen lanak hasi ahal izateko.

Aipatutakoez gain, Zarautz, Erandio, Leioa eta Santurtzi ere gehitu behar dira; izan ere, horien liburuak duela urte batzuk digitalizatu ziren INFOREG sistema indarrean jarri zenean (egungo DICIREGaren aurrekoa).

Era berean, kontuan izan behar da, duela urte batzuk INFOREG sistema ezartzeko egin zen aurretiazko fase batean (DICIREGen aitzindaria), froga gisa, Zarautz, Erandio, Leioa eta Santurtziko liburu guztien digitalizazioa aurrera eraman zela.
Digitalizazio prozesuak ondo definitutako faseak ditu. Lanak liburuen lekualdatze eta jasotzearekin hasten dira. Liburuak kalitate handian eskaneat zen dira kokapen egoki batean, behar bezala tratatzen direla ziurtatuz. Orri bakoitzarekin metadatu batzuk sort zen dira informazioa sailkatzeko eta, ondoren, fitxategi digitalean bilaketa errazteko.

Helburua Erregistro Zibil Digitala sortzea eta ezartzea da, herritarrek Espainiako edozein Erregistro Zibiletik erregistroko informaziora sarbidea izan dezan eta jaiotza -, ezkontza- eta heriotza-ziurtagiriak eskura ditzan inskripzioa egin zuen Erregistro Z ibilera jotzeko beharra izan
gabe.

Azpimarratu behar da erregistroak digitalizatzeko prozesu hori Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzak bere zerbitzuen eraldaketa digitalaren alde egindako apustuaren parte dela. Aldi berean apustu hori Europar Batasunak NextGenerationEU finantzatutako 2030/Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan kokatzen da. Plan horren helburua da Justiziak gizarte kohesioan, ekonomia eta enpresa dinamismoan eta funtzionamendu kostu o rokorrak murrizten laguntzeko duen gaitasuna hobetzea , eraldaketa digitalaren bidez. Estrategiaren bidez, hurrengo bi urteetan, Euskadiko Erregistro Zibiletako 11.000 liburu digitalizatzea espero da.

Zaratamok, Sondikak, Zamudiok eta Orozkok euren Erregistro Zibilak digitalizatzeko lanak osatu dituzte