Hamazazpi estatu eta eskualdetako ordezkarik hartu dute parte foroan. Foroak gatazken konponketa “sozial eta gizatiarragoa” sustatzen ditu
Eusko Jaurlaritzaren Justizia eta Giza Eskubideen Saila egunotan justizia errestauratiboaren aldeko apustua indartzen ari da; izan ere, gatazken konponketa “sozial eta gizatiarragoa” sustatzen du, horretarako elkarrizketa, erreparazioa eta gizarte-kohesioa lehenesten. Esan beharra dago, gainera, Euskadi horretan aitzindaria izan dela. Atzo eta gaur Lovainan (Belgika) parte hartu zuen Europako Justizia Errestauratiboaren Foroan, eredu hori Europan sustatzeko asmoa duen nazioarteko sarean, hain zuzen ere.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordeak, Alfonso Gómezek, eta Justizia Zuzendariak, Chema Bastosek, hartu dute parte foroan. Europar Batasunaren Justizia programaren laguntzaren antolatu da, eta 17 estatu, eskualde eta komunitatetako ordezkari bildu ditu.
Alfonso Gómezen hitzetan, “foro hau aukera ederra da ikasteko eta beste eskualde eta instituzio batzuekin lankidetza-harremanetarako”. Azaldu duenez, topaketa politika publikoak partekatzea ahalbideratuko du, baita justizia-eredu hau ezarri eta garatu duten profesionalen esperientzia partekatzeko ere; hain zuzen ere, gatazken konponketa “sozial eta gizatiarragoa” sustatzen duen eredua. Euskal Autonomia Erkidegoa “aitzindaria” izan da justizia errestauratiboa ezartzen; izan ere, 2007tik Europako Justizia Errestauratiboaren Forora atxikita gaudenez, nazioarteko estandarretara egokitutako politika publikoak ezarri dira. Ildo horretatik, Gómezek adierazi du kontua “etorkizuneko apustua” dela Justizia Sailarentzat, eta horregatik 2025eko aurrekontua %46,7 handituko da atal honetan, aurreikuspenen arabera.
“Zigor arloan, justizia errestauratiboak elkarrizketa sustatzen du: hala nahi izanez gero, delituaren arduradunak eta biktimak gatazka elkarrizketaren bidez konpontzen saiatzeko aukera eskaintzen du, hain zuzen ere”, baieztatu du. Prozesu horrek, langile teknikoek gainbegiratuta (Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuaren bidez, María Jesús San José buru duen Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren menpekoa) akordioak bilatu nahi ditu zigor arloan, baita biktimari protagonismo handiagoa eskaintzea ere. Horrela, sistema judicial tradizionalari alternatiba eskaintzen zaio.
Bestalde, Jurisdikzio Zibil eta Familiarraren arloan, prozesuak beste prozesu judizial batean elkarren aurka dauden pertsonei lagundu nahi die, eta, horretarako, elkarrizketaren bidez akordio batera heltzen lagundu nahi die.
Justizia Errestauratiboaren Europako Foroa Europan eredu hori sustatu nahi duen nazioarteko sarea da. Horretarako, profesionalak eta instituzioak elkartu nahi ditu, baita politika publikoetan sartzearen alde egitea ere. Ekintzen artean arauen proposamenak sortzea dago, besteak beste duela gutxi Europako Kontseiluak egindako Gomendioa, edota Europar Batasunak finantzatutako proiektuekin elkartzea. Horrez gain, formakuntza-saioetara, kongresuetara eta ekitaldi espezializatuetara sarbidea ere eskaintzen du.
Eusko Jaurlaritza hemen egotearen esanahia garbia da: justizia errestauratiboan duen lidergoa indartzen du, gatazken konponketan elkarrizketa, erreparazioa eta gizarte-kohesioa lehenesten duen ikuspegi berritzailea sustatzen dituelako.






