Deialdi honen helburua da zerbitzu-eginkizunen edo ordezkapen bertikalen bidez betetzea kudeatzaile arduradunaren lanpostua Donostiako Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalean, hots, I. Eranskinean zehazten dena.
Eskaerak: Deialdian parte hartzeko eskabideak Justizia Administrazioko Zuzendaritzara bidali behar dira, helbide elektroniko honen bidez: personal_jus_provision@euskadi.eus
Hautagaiek ebazpen honen III. eranskineko ereduaren arabera aurkeztuko dute eskabidea, deialdia Justiziako Langileen Atarian argitaratu eta hurrengo egunetik 10 egun balioduneko epean.






