Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Bazenekien Euskadiko Justizia Administrazioaren langileen gehiengoa emakumeak direla?

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren datuen arabera, 2024ko urtarrilaren 1ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile guztien % 64,2 emakumeak dira. Era berean, emakumeak dira Administrazio Orokorreko langileen % 64 eta Justizia Administrazioko langileen % 78,3.

Horrek esan nahi du, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta Euskadiko Justizia Administrazioko langile gehienak emakumeak direla.

Euskadiko Justizia Administrazioari dagokionez, emakumezkoak dira funtzionarioen % 78,23 eta langile lan-kontratudunen % 78,65. Funtzionarioei dagokienez, karrerako funtzionarioen % 73,9 eta bitarteko funtzionarioen % 82,8 emakumeak dira. Bestalde, lan-kontratudun langileei dagokienez, langile finkoen % 68,2 eta aldi baterako langileen % 80,1 emakumeak dira.

Emakumeen eta gizonen egoera aztertzeko aukera ematen duten estatistika guztiak kontsulta ditzakezu eta dauden arrailak identifikatu euskadi.eus webgunean (leiho berri batean irekitzen da).