Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al zenekien Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria eska dezakezula?

Argitalpen-data: 

Nola eskatu Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria?

2016tik, lanean edo boluntario bezala adingabekoekin ohiko harremana duten norbanako  guztiek Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dute.

Dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da; ziurtagiria doan da eta Espainiarako bakarrik balio du. Horrenbestez, atzerrian adingabeekin lan egiteko ziurtagiria behar dutenek Zigor-aurrekarien Ziurtagiria eskatu beharko dute.

Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurrez aurre edo telematikoki eska daiteke:

Eskaera aurrez aurre egiteko NAN, Pasaporte, ANA edo dagokizun herrialdearen ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Ziurtagiriaren kopia bat eramatea gomendatzen dizugu. 

Interesdunaren izenean eskaera beste norbaitek egiten badu, arestian aipatutako dokumentazioaz gain (jatorrizko dokumentazioa), bere identifikazio dokumentua ere aurkeztu beharko du. Horrez gain, Justizia Ministerioaren web atarian eskuratu daitekeen Izaera Sexualeko Delituen egiaztagiri-eredua (leiho berri batean irekitzen da) behar bezala beteta eta interesdunak sinatuta aurkeztu behar da. 

Eskaera egin ostean, 24 orduko epean mezua iritsiko zaizu zure sakelako telefonora, ziurtagiria deskargatzeko loturarekin.