Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al zenekien JustiziaEusek datu-base zabala jartzen duela zure esku itzulpen juridikoak egiten laguntzeko?

Argitalpen-data: 

Justizia Administrazioaren itzulpen juridikoen datu-basea JustiziaEus atarian dago eta, horren bitartez, edonork bila dezake nola itzultzen diren bai herritarrek izapideak egiteko erabiltzen dituzten hitz ohikoenak baita profesionalek haien zereginak betetzeko behar dituzten esamolde espezializatuak ere, euskaraz gaztelerara zein alderantziz.

Sistema herritar guztien premietara ahalik eta gehien molda dadin, bilatzaile aurreratuak zein dokumentu mota kontsultatu nahi diren hautatzeko aukera ematen du: legeak (azpikategoriak barne), epaitegietako hiztegia, eredu judizialak, JustiziaEuseko azalpenak, etab. Gainera, itzulpen guztien kalitatea bermatzea oso garrantzitsua denez, sarrera bakoitzean bere normalizazio edo onarpena maila ageri da.