Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al zenekien dagoeneko ez zarela adinez nagusia izan behar izena edo abizena aldatzeko?

Argitalpen-data: 

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak (leiho berri batean irekitzen da) aldaketa ugari ekarri ditu eta haren helburua da Erregistro Zibil bakarra, informatizatua eta elektronikoki irisgarria ezartzea da. Horrekin batera izen-deiturak aldatzeari buruzko araudia aldatu du. Ondorioz, jada ez da beharrezkoa adinez nagusi izatea izen-deiturak aldatzeko, betiere araudian ezarritako baldintzen arabera.

Gauzak horrela, 16 urte baino gehiago dituenak bere izena edo abizena aldatzeko eskaera egin dezake. 16 urtetik beherakoek, aldiz, izen-deiturak aldatzeko, legezko ordezkarien bidez egin beharko dute.

Izen edo abizen aldaketari buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu "Izena aldatu" atalera.