Prozesu monitorioetan, erreklamatutako zenbatekoa 2.000€-tik gorakoa ez denean, ez da beharrezkoa izango hasierako eskaera abokatuaren eta prokuradorearen ordezkaritzaren bidez aurkeztea.
Hasierako eskaera aurkezteko abokatua eta prokuradorea borondatez izendatu nahi izanez gero, kontuan izan behar da haren kostua ezin izango zaiola kontrako alderdiari jasanarazi, ordainketa-errekerimenduari emandako epearen barruan erantzuten badio, erreklamatutako zenbatekoa edozein izanda.
Salbuespen bakarra jabekideen erkidegoen gastuen erreklamazioak dira; izan ere, kasu honetan, Jabetza Horizontalaren Legearen 21. artikuluak aukera ematen du kostuen tasazioan profesional horien kostuak sartzeko.