Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoentzako dirulaguntza onartu da doako laguntza juridikoa emateko (Gobernu Bilera 2024-4-16)

Argitalpen-data: 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak dirulaguntza onartu dio gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoei, doako laguntza juridikoa emateko emakumearen aurkako indarkeriaren, familia barruko indarkeriaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituen biktimei, eta indarkeriaren biktima diren haurrei, nerabeei eta pertsona desgaituei.

Aurten, hitzarmen berri bat izapidetu da indarkeriaren biktima diren haurrei, nerabeei eta pertsona desgaituei berehalako doako laguntza juridikoa emateko, lege-aldaketa garrantzitsuak indarrean sartu direlako.

Akordio honek dirulaguntza ematen die Arabako (460.000 €), Bizkaiko (1.104.000 €) eta Gipuzkoako (736.000 €) abokatuen elkargoei, 2024an hitzarmen horretan aurreikusitako jarduerak ekonomikoki konpentsatzeko.

Prentsa-ohar osoa kontsulta dezakezu Irekian. (leiho berri batean irekitzen da)