Baldintzak:
- Ikastaroa Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenei eta justizia administrazioan lan esperientzia ez dutenei bideratuta dago.
- Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:
• Antolamendu Judiziala online izen ematea modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan. - Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, maiatzaren 16ko goizeko 08:00etara arte izango da.
- Maiatzaren 20an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
- 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
- Ikastaroa maiatzaren 28an hasiko da, 14:00etan, eta ekainaren 11an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
- Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
- Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
- Ikastaroa amaituta, ekainaren 13tik (14:00etan) 24ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.






