Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak (ZKEZ) 2022ko memoria aurkeztu du

Argitalpen-data: 

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak (ZKEZ) bere azken memoria aurkeztu du. Txosten honetan, 2022ean jasotako datu guztiak biltzen dira bi bloke ezberdinetan:

  1. Lehenak 2022ean ZKEZra bidalitako zigor-neurriei buruzko datu orokorrak erakusten ditu.
  2. Bigarren zatian, ZKEZk 2022ean egin eta kudeatu dituen egikaritze-planak aipatzen dira. Plan horietan zehazten da neurri penalak kasu bakoitzean duen benetako edukia.

Esteka honetan kontsulta dezakezu memoria:

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren memoria (2022) (PDF, 4.89 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ) Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu publikoa da, eta edozein organo judizialek bizilekua EAEn duten pertsonen gainean agindutako gizartearentzako lanetarako zigorrak, etenaldiak eta segurtasun-neurriak betearazteari buruzko eginkizunak betetzen ditu.

ZKEZari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu JustiziaEus-en:

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua