2016tik, lanean edo boluntario bezala adingabekoekin ohiko harremana duten norbanako guztiek Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurkeztu behar dute.
Dokumentu horren bitartez sexu-izaerako delitu eza egiaztatzen da; ziurtagiria doan da eta Espainiarako bakarrik balio du. Horrenbestez, atzerrian adingabeekin lan egiteko ziurtagiria behar dutenek Zigor-aurrekarien Ziurtagiria eskatu beharko dute.
Sexu-izaerako Delituen Ziurtagiria aurrez aurre edo telematikoki eska daiteke:
- Eskaera online egiteko ziurtagiri elektronikoa behar duzu, eta Justizia Ministerioaren web ataritik eskatu behar duzu . Bide horretatik ziurtagiria unean bertan eskuratuko duzu.
- Eskaera aurrez aurre egiteko, Justizia Ministerioaren Lurralde Kudeatzailetzetara, Herritarren arretarako Bulego Nagusira (Madril) edo Gobernuaren Ordezkaritzetara zein Azpiordezkaritzetara jo behar duzu. Euskadin, Justiziako Lurralde Kudeatzailetza Bilboko Elkano kaleko 9.zkian dago . Gobernu Azpiordezkaritzak berriz, Bilbo, Donostia eta Gasteizen daude .
Eskaera aurrez aurre egiteko NAN, Pasaporte, ANA edo dagokizun herrialdearen ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Ziurtagiriaren kopia bat eramatea gomendatzen dizugu.
Interesdunaren izenean eskaera beste norbaitek egiten badu, arestian aipatutako dokumentazioaz gain (jatorrizko dokumentazioa), bere identifikazio dokumentua ere aurkeztu beharko du. Horrez gain, Justizia Ministerioaren web atarian eskuratu daitekeen Izaera Sexualeko Delituen egiaztagiri-eredua behar bezala beteta eta interesdunak sinatuta aurkeztu behar da.
Eskaera egin ostean, 24 orduko epean mezua iritsiko zaizu zure sakelako telefonora, ziurtagiria deskargatzeko loturarekin.