Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Diario Vasco egunkariak Migratzaileen Eskubide Juridikoak izenpean antolatu duen Foro Juridikoaren irekieran parte hartu du gaur. Bere hitzaldian, Melgosak migratzaileek aurkitzen dituzten oztopoez mintzatu da eta Lesbosera egindako bidaia instituzionalean bizitako esperientzia partekatu ditu. Horrez gain, atzerritar jatorriko pertsonei aholkularitza juridikoa emateko Aholku Sarea Programaren datuak plazaratu ditu. "Globalizazioak argi eta garbi areagotzen du pertsona guztiak potentzian dauden atzerritarrak garela dioen ideia", azaldu du sailburuak.
Diario Vascoren Foro Juridikoa
Argitalpen-data:
