Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Bazenekien orain salaketa bat aurkez dezakezula Ertzaintzaren aurrean telematikoki?

Argitalpen-data: 

EuskadiEus webgunearen bidez Ertzaintzaren aurrean salaketa aurkezteko aukera daukazu dagokion komisarian bertaratzeko beharrik gabe. Bide horretatik salaketa bat jartzea delitu-mota eta inguruabar jakin batzuetara mugatuta badago ere, salaketa-prozesuaren erosotasunari eta bizkortasunari dagokionez aurrerapausoa da.

Salaketa bat online aurkez badaiteke ere, kasu guztietan ezin daitezke izapide guztiak telematikoki burutu. Online aurkeztutako salaketetan bi izapidetze-mota daude:

· Izapidetze elektronikoa; izapide osoa online egiteko aukera ematen diguna.

· Aurrez aurreko izapidetzea; bertara joan behar da salaketa berresteko eta sinatzeko.

Informazio gehiago eskuratzeko, Euskadi.Eus webgunea kontsulta dezakezu.