Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al zenekien izen bat eman diezaiokezula jaio gabeko seme edo alaba bati?

Argitalpen-data: 

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak (leiho berri batean irekitzen da), laugarren xedapen gehigarrian, ezartzen du nahitaez agertu behar dela Erregistro Zibileko artxibo batean, ondorio juridikorik gabe, haurdunaldiko lehen sei hilabeteen ondoren eta jaio aurretik gertatutako heriotza, eta gurasoei izen bat emateko aukera ematen die.

Betebehar hori, jaio gabeko seme-alabari izena emateko aukera ematen badu ere, argitu behar da inskripzio horrek ez duela ondorio juridikorik sortuko. Hau da, bizitzarik gabe jaiotakoen erregistroan inskribatzeak ez du legezko ondoriorik izango, ez baitu aldaketarik egiten ez amaren ez seme-alabaren eskubideetan.

Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea ez dela nahitaezkoa izango hildakoari izenik ematea.

Lege berak, bederatzigarren xedapen iragankorraren bidez, laugarren xedapen gehigarria aplikatzeko aukera ematen du, halaber, 20/2011 Legea indarrean sartu aurretik jaio gabekoaren heriotza gertatu den kasuetan, uztailaren 21eko JUS/876/2023 Agindua (leiho berri batean irekitzen da) argitaratu eta 2 urteko epean artxiboan sartzea eskatu ahal izango dute.