Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al zenekien babes-agindua eska dezakezula etxeko indarkeria delituak gertatu izanaren zantzu oinarridunak badaude eta biktima arrisku egoera objektiboan egonez gero?

Argitalpen-data: 

Babes-agindua etxeko indarkeria delituak gertatu izanaren zantzu oinarridunak daudenean eta biktima arrisku egoera objektiboan dagoenean hura babestea xedatzen duen ebazpen judiziala da. Bere xedea lortzeko, arlo zibileko eta zigor arloko kautelazko neurriak hartzeko aukera ematen du. Era berean, gizarte-laguntza eta -babeseko neurriak aktibatzen ditu, babes-aginduak autonomia erkidegoetako koordinazio-guneetara igorrita.

Askoren ustez, ezinbestekoa da arrisku egoera horretan egotea babes-agindua eskatzeko, baina oker dabiltza. Are gehiago, eremu penaleko neurriak hartzeko, epaileek, ofizioz, ez ezik; beste hauek ere eska dezakete: Ministerio Fiskalak; zenbait laguntza erakunde publikok zein pribatuk; biktimaren ezkontideek edo bikoteek (momentukoak edo iraganekoak); aurrekoen eta biktimaren arbasoek, ondorengoek eta anai-arrebek; biktimaren eta ezkontideen ala bikoteen  ahalaren, tutoretzaren, kuradoretzaren, harreraren edo zaintzaren mende dauden senideek, bizikidetza-nukleoko kideek eta babes berezia behar duten desgaituek; eta zentro publikoetan haien zaurgarritasun berezia dela-eta zaintzapean dauden pertsonek. Neurri zibilak biktimak edo haren legezko ordezkariak eskatu behar dituzte, edo, adingabeak edo gaitasun gabeko pertsonak daudenean, fiskaltzak ere eskatu ditzake.

Babes-agindua eskatzeko izapidea doakoa da eta ez dago nahitaez bete behar den eperik. Bere ondorioa, arestian aipatu bezala, arlo zibileko eta zigor arloko kautelazko neurriak hartzea izan daiteke. Lehenengoen artean aipa daitezke, besteak beste, familiaren etxebizitza erabiltzeko eta gozatzeko arauak zehaztea, seme-alabak zaintzeko, bisitatzeko, haiekin komunikatzeko eta egoteko araubidea erabakitzea eta mantenua emateko araubidea xedatzea; eta bigarrenen artean, berriz, behin-behineko espetxealdia, armak kentzea eta bai hurbileko, bai bizilekuko baita komunikatzeko debekuak ere.

Ondorioz, babes-aginduak babes osoko estatutua ematen die biktimei; eta hor sartzen dira, ordena zibilekoak nahiz ordena penaleko kautela-neurriez gain, laguntza emateko eta gizarte-babeserako legedian ezarrita dauden neurriak. Era berean, biktimak eskubidea izango du erasotzailearen egoera prozesalaren eta espetxe-egoeraren informazioa uneoro jasotzeko.  

Amaitzeko, nabarmendu behar da babes-agindua betetzen ez bada, babes aginduetarako koordinazio zentrora jotzeko aukera dagoela, hain zuzen ere, Biktimari Laguntzeko Zerbitzura . Han azaldutako gabeziak egiaztatuko dituzte eta horiek konpontzeko modu egokienak bilatuko dituzte.

Informazio gehiago nahi izatekotan, jo ezazu JustiziaEus webguneko Babes-agindua atalera eta begira itzazu izapidea egiteko jarraitu behar diren urratsak gaiari dagokion Egoitza elektronikoko atalean.