Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al dakizu dibortzio-ziurtagiririk ez dagoela?

Argitalpen-data: 

Dibortzio-ziurtagiria, beren-beregi, ez da existitzen; hortaz, dibortziatuta zaudela frogatu behar baduzu, ezkontza-ziurtagiria aurkeztu behar duzu. Dokumentua Erregistro Zibilean eskatzen da; bertan, orri-bazterreko ohar batean, ezkontza deseginda dagoela adierazita dator.

Ziurtagiria aurrez aurre Erregistro Zibilean eska dezakezu, edo bestela, Justizia Ministerioan (leiho berri batean irekitzen da) online eska dezakezu. Edonola ere, ezkontza erregistratu zenuten Erregistro Zibil edo Bake Epaitegiari eskatu  behar diozu.

Jasotzen duzun ziurtagirian, ezkontza deseginda dagoela adierazten duen  orri-bazterreko oharrik  ez badator, litekeena da epaia eman zuen Lehen Auzialdiko epaitegiak zegokion Erregistro Zibilari horren berri eman ez izana. Horrela bada, dibortzio-epaia eman zuen Epaitegiarekin harremanetan jarri behar duzu,  ezkontza erregistratu zenuten epaitegira dibortzio-epaia ofizioz bidal dezan eskatzeko.

Euskadiko organo judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak