Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Antolamendu judizialari buruzko online ikastarorako deialdia ireki da

Argitalpen-data: 

Antolamendu judizialari buruzko online ikastarorako deialdia ireki da

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.

Baldintzak:

  1. Ikastaroa Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenei eta justizia administrazioan lan esperientzia ez dutenei bideratuta dago.
  2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:
    1. Antolamendu Judiziala online izen ematea (leiho berri batean irekitzen da)
    2. modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.
  3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, maiatzaren 26ko goizeko 08:00etara arte izango da.
  4. Ekainaren 6an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  6. Ikastaroa ekainaren 6an hasiko da, 14:00etan, eta ekainaren 20an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  9. Ikastaroa amaituta, ekainaren 22tik (14:00etan) 29ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.

Deialdia (PDF 127.05 KB) (leiho berri batean irekitzen da)