Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Abian da Zigor Arloko Jurisdikzioari buruzko online ikastarorako deialdia

Argitalpen-data: 

Abian da Zigor Arloko Jurisdikzioari buruzko online ikastarorako deialdia

Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.

Baldintzak:

  1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
  2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:

    Zigor arloko Jurisdikzioa online izen ematea (leiho berri batean irekitzen da) (modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan)

    Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, urtarrilaren 30eko goizeko 08:00etara arte izango da.

  3. Otsailaren 9an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
  4. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
  5. Ikastaroa otsailaren 9an hasiko da, 16:00etan, eta martxoaren 2an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
  6. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
  7. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
  8. Ikastaroa amaituta, martxoaren 3tik (16:00etan) 10era (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.

Deialdia (PDF, 121 KB) (leiho berri batean irekitzen da)