Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Zigor arloko Jurisdikzioari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
Baldintzak:
1. Ikastaroan lehentasuna izango dute Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenek; zehazki, justizia administrazioan zigor arloan, azken bi urteetan 6 hilabeteko lan esperientziarik ez dutenek.
2. Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da:
Zigor arloko Jurisdikzioa online izen ematea
modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan.
3. Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, irailaren 8ko goizeko 11:00etara arte izango da.
4. Irailaren 20an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
5. 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
6. Ikastaroa irailaren 20an hasiko da, 14:00etan, eta urriaren 11an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
7. Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
8. Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
9. Ikastaroa amaituta, urriaren 16tik (14:00etan) 23ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.