Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zer da Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua?

Argitalpen-data: 

Zer da Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua?

Justizia Errestauratiboaren Zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketak Sailaren menpe dago, eta organo judizialei zein herritarrei auzitegietara eta epaitegietara iristen diren auziak konpontzeko osagarrizko erak eskaintzen dizkie. 2011tik Zerbitzuak zigor-arloan eta zibil-arloko etxe barruko jurisdikzioan egiten du lan - banaketa eta dibortzio auzietan, seme-alaba adingabeak dauden kasuetan-. Zerbitzua Euskadiko barruti judizial guztietan dago eta doan da.

Zigor-arloan, delitugileak eta biktimak euren borondatez gatazka konpontzen saia daitezke. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren menpeko Bitartekaritza Judizialeko Zerbitzura jo dezakete.

JEZ auzien konponbide judizialaren ordezko era da, bideratzaile baten laguntzaz erasotzailearen eta biktimaren arteko elkarrizketa errazten du, eta helburua zigor-arloko prozeduraren  baitan akordioa erdiestea da. Zirkuluak eta hitzaldiak, komunitateak prozesu konponarazlean parte hartzeko tresna dira, era berean, akordioa eta erreparazioa erdiesteko tresna direlako.

Zibil-arloko etxe barruko jurisdikzioan, prozesu judizialean aurrez aurre dauden norbanakoei elkarrizketaren bitartez akordioa erdiesteko laguntza ematea du xede.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, kontsultatu JustiziaEus atariko Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuko atala.