Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al dakizu Heriotza Aseguru-kontratuen erregistro bat dagoela?

Argitalpen-data: 

Ba al dakizu Heriotza Aseguru-kontratuen erregistro bat dagoela?

Justizia Ministerioak Heriotza Aseguru-kontratuen erregistro bat du herritarren zerbitzura. Erregistro horren helburua da beharrezko informazioa ematea, balizko interesdunek jakin dezaten, baldin eta hildako pertsona batek heriotza kasuetarako aseguru bat kontratatuta bazuen, bai eta zein aseguru-erakunderekin sinatu zuen ere. Erregistro publikoa da, eta edozein interesdunek eskura dezake.

Izan ere, pertsona bat hil ondoren, haren senideek hainbat izapide egin behar dituzte, besteak beste, hildakoak asegururik kontratatuta zuen egiaztatzea. Pertsona askok ez dute erregistro horren berri, eta garrantzitsua da kontuan hartzea, bestela, baliteke polizaren bat erreklamatu gabe geratzea.

Ziurtagiri horrek ez du hildakoaren aseguru guztien berri ematen; aitzitik, heriotza-estaldura duten bizitza-aseguruetarako eta aseguratuaren heriotza estaltzen duten istripu-aseguruetarako soilik balio du. Gainera, eskaera aurkezteko epe mugatua dago, Heriotza Aseguruen erregistroak bost urtez gordetzen baititu datuak, heriotzaren egunean hasita.

Beraz, ziurtagiri hori kontsultatu nahi izanez gero, interesdunak Bilboko Justiziako Lurralde Gerentziara edo Gobernuak Donostian eta Gasteizen dituen ordezkariordetzetara jo beharko du. Eskaera egiteko, hildakoaren heriotzaren Literatur Ziurtagiria aurkeztu behar da. Dokumentu horrez gain, 790 eredua izeneko inprimakia bete behar da. Agiri horiek aurkeztu ondoren, senideek bertan jasoko dute Heriotza estaltzeko Aseguru-kontratuen ziurtagiria.

Heriotza estaltzeko aseguru-kontratuen ziurtagiria aurrez aurre, postaz edo bide telematikoz eska daiteke, Justizia Ministerioaren Egoitza Elektronikoaren bidez.