Justizia Administrazioko Zuzendaritzak Antolamendu Judizialari buruzko ikastaroa eskaintzen du, on-line modalitatean, lan-poltsetan daudenentzat bereziki zuzenduta.
Baldintzak:
- Ikastaroa Justiziako Administrazioko Kudeaketa, Izapideketa eta Laguntza Judizialeko kidegoetako lan-poltsan daudenei eta justizia administrazioan lan esperientzia ez dutenei bideratuta dago.
- Automatrikula, hurrengo estekaren bitartez egingo da: Antolamendu Judiziala online izen ematea (modu honen bidez aurkeztutako eskabideak bakarrik hartuko dira kontuan).
- Automatrikulatzeko epea argitaratzen denetik, azaroaren 11ko goizeko 08:00etara arte izango da.
- Azaroaren 23an, posta elektroniko bat bidaliko zaie ikastarorako onartu direnei. Erabiltzailea, pasahitza eta ikastaroan nola sartu adieraziko zaie posta horretan.
- 300 plaza eskaintzen dira. Hautatzeko, bitartekoen lan-poltsako hurrenkerak izango du lehentasuna.
- Ikastaroa azaroaren 23an hasiko da, 16:00etan, eta abenduaren 14an amaituko da, 08:00etan. Epe horretan ikasleak online sar daitezke ikastarora.
- Ikastaroa moduluz osatuta dago. Modulu bakoitza amaitzeko, autoebaluazio-test bat egin behar da. Test horri esker, ikasleak zenbat aurreratu duen jakingo du, eta moduluak behar beste errepikatzeko aukera izango du, modulua behar den moduan ulertu eta ikasi arte.
- Azterketa egiteko eskubidea izateko, ikasleak ikastaroko test guztiak egin beharko ditu.
- Ikastaroa amaituta, abenduaren 16tik (16:00etan) 23ra (goizeko 8:00etan) bitartean, ikastaroaren azterketa (online) egiteko epea irekiko da. Ikastaroa gaindituta, ordezkapenak egiteko deitu ahal izango zaie lan-poltsetan daudenei.