Justizia Administrazioaren eremuan COVID-19ri aurre egiteko prozesu- eta antolaketa-neurriei buruzko irailaren 18ko 3/2020 Legearen testuak ezabatu egiten du profesionalek epaitegietara joateko aurretiko hitzordua eskatzeko betebeharra.
Horri dagokionez, orain arte hitzordua eskatzeko zerbitzu hori gehien erabiltzen zuten profesionalek (abokatuak, prokuradoreak eta lan-harremanetako gradudunak) ez dute horren beharrik izango, eta, beraz, irailaren 24tik aurrera ez da erabilgarri egongo.
Profesional izan gabe era horretako idazkiak aurkeztu behar dituzten pertsonek aurretiko hitzordua eskatu ahal izango dute Organo Judizialen, Fiskaltzen, Gobernu Idazkaritzaren eta Zerbitzuen aurretiko hitzordu-zerbitzuaren bitartez, honako atal hau hautatuta: Zerbitzu Erkideak / Epaitegi Dekanoa / Arreta eta informazioa / Apud-acta ahalordeak / Doako laguntza juridiko eskaerak.
Izapidetzeko idazkiak telematikoki aurkezten jarraitu beharko da (Euskadiko Justizia Administrazioaren profesionalentzako estraneta: JustiziaSip).