Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ba al dakizu zeintzuk diren Justizia Administrazioaren aurrean dituzun betebeharrak?

Argitalpen-data: 

Ba al dakizu zeintzuk diren Justizia Administrazioaren aurrean dituzun betebeharrak?

2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutuna prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena.

Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Gutunak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die, baina, zein dira herritarrek Justizia Administrazioaren aurrean dituzten betebeharrak?

Herritarrek Justizia Administrazioaren aurrean dituzten betebeharrak

· Epaimahaiko kide gisa parte hartu beharra: Eskatzen zaionean, norbanakoak epaiketa batean epaimahaiko kide gisa parte hartu beharra du, baldin eta legean aurrikusitako bateraezintasun, debeku edo aitzakiaren bat ez badago.

· Lekuko gisa parte hartu beharra: Lekuko gisa norbait deitu bada, Justiziari laguntzeko beharra dauka egiazko lekukotza emanda.

· Delitu baten berri eman beharra: Delituren baten lekuko izan bada, Agintaritza Judizialari edo Fiskaltzari delituaren berri eman beharra dauka, familia-arrazoiak direla-eta salbuetsita dagoenak izan ezik.

Ezagutu itzazu  Justizia Administrazioaren aurrean dituzun eskubide eta betebeharrak.