Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Bitartekaritzan adituek Justizia Konponarazleak espetxean izan dezakeen bideragarritasuna aztertu dute Bilbon

Argitalpen-data: 

Bitartekaritzan adituek Justizia Konponarazleak espetxean izan dezakeen bideragarritasuna aztertu dute Bilbon

Berrogeita hamar aditu inguru batzartu dira aste honetan Bilbon, Justizia Konponarazleak espetxe-inguruan izan dezakeen bideragarritasuna aztertzeko. Mahai-ingurua “Justizia Konponarazlea eta Espetxea Nazioarteko Mintegia”ren baitan eman zen astelehenean, Euskadiko Artxibo Historikoaren Bilboko egoitzan.

María Jesús San José Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuak ireki zuen jardunaldia, eta justizia konponarazlean aditu diren hurrengo lau profesionalen hitzaldiak egon ziren: Oñatiko Soziologia Juridikoko Nazioarteko Institutuaren zuzendari akademiko Vincenzo Ferrari, gazteei zuzendutako justizia konponarazlean aditu Raúl Calvo; Johannes Feest, erretiroa hartuta badago ere, Alemaniako espetxe legediari buruzko artikuluak argitaratzen ditu eta beste ardura batzuen artean Oñatiko Soziologia Institutuko Zuzendari Zientifikoa izan zen, eta legelari eta ENLACE Andaluziako Federazioaren bitartekari Jorge Ollero.

Lehen hitzaldiaren aurkezpena

Hizlarien talde argazkia

Eusko Jaurlaritzako Justizia Zuzendari Loly de Juanek aurkeztutako hitzaldien ostean mahai-ingurua egon zen, Helduen Justizia Zerbitzuaren arduradun eta Justizia Konponarazlearen Europako Foroaren Batzorde Exekutiboaren kide Roberto Morenok gidatuta. Mahai-inguruan, espetxe-inguruan justizia konponarazlea ezartzeak izan ditzakeen arrisku eta aukerei buruz hitz egin zuten.

Atsedenaldian eztabaidatzeko aukera

Mintegia gartzelei buruz

Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Zuzendari Maria Jesus San Josék eman zion amaiera “Justizia Konponarazlea eta Espetxea Nazioarteko Mintegia-ri. Ekitaldian, Justiziarekin Elkarlanerako Zerbitzuen jardunaren bitartez Eusko Jaurlaritzak Justizia Konponarazlearekiko duen konpromisoa ekarri zuen gogora sailburuak: Biktimari arreta, Zigorren Kudeaketa eta Justizia Konponarazlea. Gainera, Euskadiren etorkizuneko espetxe-politika osatzeko, hainbat gauza kontutan hartu behar direla azpimarratu zuen Maria Jesus San Josek: batetik, argi eduki behar da birgizarteratzera bideratutako dirua gizartearen ongizatean inbertitzea dela, eta bestetik, erregimen itxia eta irekiaren artean, bigarrenaren alde egin behar dela.

50 profesional bildu