Eusko Jaurlaritzak, prozedura judizial baten parte diren norbanakoei aholkua emateko, laguntzeko zein informazioa emateko elkarlanerako hainbat Lankidetza Zerbitzu ditu Justizia arloan. Erakunde horiek EAEko Justizia Administrazioaren menpe daude, eta ematen duten zerbitzua doanekoa da.
Justiziarekin Lankidetzan lanean diharduten zerbitzuei buruz Eusko Jaurlaritzak emandako 2013ko datuak hurrengoak dira:
Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua
Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak 2013an kudeatutako 9.000 auzien erdia gizartearentzako lanetara bideratu ziren.
- Auzi gehienak bide-segurtasunaren aurkako delituak (%37,5) eta genero-indarkeria kasuak (%27,8) dira.
- Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzura 2013an iritsitako kasuen %53,2 gizartearentzako lanetara bideratu dira.
- 2014. urtean, Eusko Jaurlaritzak 803.000 euro bideratuko ditu zerbitzu horretara, orain arte bezala, garrantzia txikiko auzietan epaileek ezarritako zigorrak kudeatzen jarrai dezan.
Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren Memoria (2013).
Horrez gain, zerbitzuaren nondik-norakoak ezagutu nahi badituzu, Justizia.net-en Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuaren atalera jo dezakezu.
Biktimei Laguntzeko Zerbitzua
2013. urtean Biktimei Laguntzeko Zerbitzuak 3.613 norbanako artatu zituen.
- Horietatik %86,11 -3.111- emakumeak dira; gehienak, genero indarkeriaren biktimak.
- Lurraldeka, kasu gehien Bizkaian jaso dira. Bestalde, 2012. urtearekin alderatuz gero, Araban bakarrik igo da auzi kopurua.
- “Biktimei Laguntzeko Zerbitzua” Eusko jaurlaritzak delituen biktimei prozedura osoan zehar laguntzeko sortutako doaneko zerbitzua da.
Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren 2013ko datuak.
Zerbitzuaren nondik-norakoak ezagutu nahi badituzu, jo ezazu justizia.net-en dagoen Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren atalera.
Hipoteka-arloko Bitartekaritza eta Epaitegi Barruko Bitartekaritza Zerbitzuak
Bitartekaritza arloan, Euskadi buru: 2013an auzien %73,25 aldeen arteko adostasunarekin erdietsi zen.
- Zigor-arloko Bitartekaritza Judizialean auzien %79 itxi ziren eta adingabeen arloan %90 itxi ziren.
- Hipoteka-arloan, berriz, auzien %72 akordio bidez itxi dira.
- Eusko Jaurlaritzak gatazkak konpontzeko ordezko mekanismoak sustatzeko konpromisoa berretsi du beste behin. Izan ere, epaitegien eta auzitegien lan-zama txikiagotzea ahalbidetzen dute mekanismook, baita zigortuak errehabilitazioa jaso aurretik egindakoaren erantzukizuna bere gain hartzea ere.
Horrez gain, zerbitzuaren nondik-norakoak ezagutu nahi badituzu, Justizia.net-en Bitartekaritza Judizialeko eta Hipoteka-arloko bitartekaritza zerbitzuaren ataletara jo dezakezu.